Palestinar Lurraren Eguna dela eta gaur elkarretaratzea deitu dute

Palestinako Lurraren Eguna dela eta,martxoaren 30ean, 19:00etan, hainbat mobilizazio antolatu dira euskal hiriburuetan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta CAF Jerusalem hirian eraikitzen ari den tranbia salatzeko. 1976ko martxoaren 30ean, herri palestinarrak greba orokorra deitu zuen, Israelgo Estatuak etengabe bere lurrak lapurtu izana salatzeko. Armada Sionistak “Israelgo herritartasuna” zuten zazpi gazte palestinar hil zituen, 2.100 hektarea palestinar lurren konfiskazioa geldiarazteko manifestatzen ari zirenak, juduentzako koloniak eta entrenamendu militarrerako eremu bat eraikitzeko asmoz. Eneko Callerekin hitz egin dugu.

Deskargatu hemen.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Formol laborategiaren “Album” ikuskizunaz

az. Mar 30 , 2022
Datorren ostiralean Bilbon izango da Formol Laborategia “Album“ ikuskizuna eskainiz, aitzakia ederra Intza Alkainekin berba egiteko. Azpeitiako topaketetan estreinatu zuten antzezlana, gaur egungo euskal gazteria osatzen dutenen hainbat kezka kolektibo plazaratuko dituzte obra honetan, eta hainbat galderari erantzuteko ahalegina egingo dute: nor diren, zer espero den eurengandik, zein norabidetan daramaten […]

Honekin lotuak