‘Aralar, mundua leku den lurra’ dokumentala mendilerroaren barrena

Bilboko “Film sozialak” zinema ikusezinaren Nazioarteko 11. jaialdia ospatuko da gaurtik hasi eta datorren ostegunera bitartean. Bertako edukiek, sarritan pantailaren atzean ezkutatu ohi dena agerian uzteko konpromisoa dute: garapen jasangarria, genero berdintasuna, oinarrizko eskubideak, kultura aniztasuna, migrazioak eta abar. Jaialdian fikzio zein animazio edukiak egongo dira eskuragai, eta baita dokumentalak eta ere. Mundu guztiko sortzaileen lanak ikusi ahal izango dira jaialdian, baina baita etxeko zuzendari batzuena ere. Aloña Jauregi, Ion Fontenla, Iban Toledo eta Garazi Auzmendik eginiko “Aralar; Mundua leku den lurra” dokumentala hain zuzen. Edukiari dagokionez, adituen hitzak bildu dituzte batetik, baina baita bertako jende, begirada eta ezagutzak. Hortaz, ahots asko batzen dituen dokumentala da, baina haratago joan , eta fikziozko istorio bat sortu dute kontakizun haietatik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Xamarrek "Etxera Bidean" liburuagatik euskarazko saiakeraren Euskadi saria jaso du eta Isabel Etxeberriak literatura itzulpenarena

ol. Urr 18 , 2019
Gaur Bidebarrieta kulturgunean  Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak lau Euskadi Sariren berri eman du. Etxera bidean liburuagatik irabazi du saria Xamarrek, eta Alice Munroe idazlearen Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak euskaratzeagatik Isabel Etxeberriak. Ramon Eder idazleak jaso du gaztelerazko literaturakoa, Palmeras solitarias liburuagatik, eta Daniel Innerarityk, berriz, gaztelerazko saiakerakoa, […]

Honekin lotuak