Errenta aitorpenean eragozpen fiskala egiteko kanpaina martxan dago

Errenta aitorpenean eragozpen fiskala egiteko hainbat eragilek informazio bulegoak jarri dituzte martxan . Maiatza eta ekaina bitartean egongo dira irekita bulegoak, informazioa zabaltzeko eta eragozpen fiskala egiten laguntzeko. Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin (egitura militarrarekin, bankuen erreskateekin edo Abiadura Handiko Trenaren moduko makro-azpiegiturekin, beste askoren artean) kolaboratzeari uko egitea, hain zuzen ere. Bilbo Fika kalean dago bulegoa eta zita eragozpenfiskala.org webgunean eskatu daiteke.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Islabat taldearen lana hizpide

ar. Mai 10 , 2022
Islabat taldearen gainezka kantuarekin zabaldu dugu gaurko piperpolis. Hitz joko honen atzean Asier Olabarrieta (Hiri asko bere baitan,Zisma, HHD) musikaria topatuko dugu.Disko liburua argitaratu berri dute. Barrenera egindako bidaia honetan ispiluan aurrez-aurre jarri eta isla bakarrean norberaren beldurrak, hauskortasuna eta ezinegonak maisuki biluztu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/piperpolis/220510_piper_islabat.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak