Cinco lobitos filma badago ikusgai Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Alauda Ruiz de Azua zinemagile bizkaitarren lehenengo film luzea Malagako Zinemaldian garaile izatetik dator.Ane Urkiolak gaurko irrati tartean Cinco Lobitos izan du hizpide. Amaia (Laia Costa) ama izan berri da, eta konturatuko da ez dakiela oso ondo zer egin behar duen. Bikotekidea kanpora joango da aste batzuetan, lan kontuak direla, eta Amaia gurasoen etxera joango da, euskal kostaldeko herri batera, umearekin lagun diezaioten. Orduan konturatuko da ama izanagatik ere ez diola utzi alaba izateari.
Deskargatu hemen.