Gaur abiatuko da kalealdia

Ekainaren 27tik Uztailaren 2 arte luzatuko da kalealdia jaialdiko edizio berria. Konpainia gehien parte hartuko duen jaialdia izango da. Eta aurten eszenatiko bat gehitzen zaio Ibaizabal erreka. 11 talde nazioartekoak izango dira, orotara 33 taldek parte hartuko dute eta 61 emanaldi emanaldia eskainiz.  Zirkua eta dantza izango dira arte eszenarioaren protagonista. Zirkuari dagokionez BAD jaialdiko zuzendariak adierazi duen moduan askotariko teknikak ikusteko aukera izango da. Jaialdia 10 eremutan gozatu ahal izango da, eta nagusietako bat, ostera ere, Kasilda Iturrizar parkea izango da, non zazpi agertoki izango baitira: Pergolan, Arte Ederren Museoaren gunena eta uramaelaren inguruan, bost kokalekurekin, horietako bat berria; Arriaga plaza; Plaza Biribila; Plaza Barria; Bizikidetasun Plaza; Gas Plaza; Arriaga Antzokiaren alboa; Bizkaia Aretoa.  Nabarmentzekoa da, aurten, Jaialdiak eremu gehiago izango dituela San Frantziskoko hiri ortuan, eta Bilboko Itsasadarrean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Robotika ikastaroa Gazteolaren eskutik

al. Eka 27 , 2022
6 urtetik 11 urtera eta  11 urtetik 15 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dago robotika hezigarri tailerra. Gaurkoa Julen izan dugu irratian zehetasuna ekarri dizkigu. Errobotika hezitzalearen bidez gure egunerokotasunean hain garrantzitsuak diren gaitasunak landuko ditugu (komunikazioa, elkarlana, sormena, errespetua…). Beti jolasean eta erronketan oinarrituta, Habilitas-en laguntzarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220531_robotika.mp3 Deskargatu hemen .

Honekin lotuak