MUSIBLA #169: Battle Ave., Islabat, Kurkuma, Tree River, Walt Disco, Xatiro, Karol Conká

Gaurko lehenengo taldea Battle Ave. du izena eta I Saw The Egg izenek diskoa atera berri dute. Bertan soinu garbiak eta nota ederrak. Erraz kateatuko zaitu. Islabat taldeak disko kontzeptual bat atera dute: (K)ito. Garai batean 70. hamarkadan gehien bat oso ohikoa zen gai baten inguruan disko oso bat egitea. Gaur egun ez hainbeste. Euren webgunean “Erraietatik sortu eta ilunetik argira doan bidaia, isla bakar batean hamaika egonezin islatzen dituena” esaldiak laburbildu dezake euren asmoa. Diskoan konposizio eder askoak bildu dituzte. Doneztebera joango gara, bertakoak baitira Kurkuma taldeko kideak. Rock pisutsua jorratzen dute baina abesti berean bihurgune melodiko eta erritmiko asko topatuko dituzu. Belezidorrean du izena euren azken diskoak. Brooklynen dute topalekua Tree River taldekoek. Oso disko baikor eta alaia grabatu dute, horrek ez du kentzen lan handia ere badagoela horren atzean. Time Being du izena diskoak, eta oso gustura sakontzen ari naiz haren olatuetan. Walt Disco taldea Glasgow-etik dator eta euren proposamenean gitarra zorrotzez gainera, laurogeiko hamarkadan kokatu daitekeen sintetizadoreen soinu espaziala eta ahots teatrala. Oso disko gomendagarria da euren Unlearning. Xatiro Bilbotik datorren rap abeslari euskalduna da. Azken aste hauetan bere azken abestia zabaldu du Nire Basoan. Eta gaurko saioa bukatzeko Karol Conká-ren musika erritmikoa, Urucum izeneko diskotik bi abesti.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hiria irauli auzoa indartu ekimenaren barruan "Erresistentzia migra" topaketa antolatu dute larunbaterako

ar. Eka 14 , 2022
“Hiria irauli auzoa indartu” ekimenaren inguruan berba egingo dugu izan ere larunbaterako Portugaleteko sastraka gaztetxean egun osoko ekimena antolatu ditu ‘Erresistentzia migra’ lelopean.  Migratuen eta arrazakeriaren aurkako kolektiboen ekimena, Espainiako Estatuan bizitzen ari diren milioi erdi pertsona baino gehiagoren erregularizazioa lortzeko. Kanpainaren helburua da 500 mila sinadura eramatea kongresura, atzerritarrentzako […]

Honekin lotuak