Hiria irauli auzoa indartu ekimenaren barruan “Erresistentzia migra” topaketa antolatu dute larunbaterako

“Hiria irauli auzoa indartu” ekimenaren inguruan berba egingo dugu izan ere larunbaterako Portugaleteko sastraka gaztetxean egun osoko ekimena antolatu ditu ‘Erresistentzia migra’ lelopean.  Migratuen eta arrazakeriaren aurkako kolektiboen ekimena, Espainiako Estatuan bizitzen ari diren milioi erdi pertsona baino gehiagoren erregularizazioa lortzeko. Kanpainaren helburua da 500 mila sinadura eramatea kongresura, atzerritarrentzako ezohiko erregularizaziorako lege-proposamena eztabaida dadin. Egun osoko ekimena antolatu dute: goizean azoka izango da, solasaldia eta bazkaria eta arratsaldean kontzertuak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Naturaren eta pertsonen arteko harremanez

ar. Eka 14 , 2022
Filosofiari erreparatu dio gaurkoan Josu Larrinagak, gizakiok naturarekiko dugun harreman antropozentrikoa kritikatzen duen Timothy Morton-en Reciclar la ecología liburuaren harira. Hondamendia geldiarazteko funtzionatzen ari ez den “Ai ama! Nola bizi ahal izango gara pikutara doan munduan?” alferrik galdetzetik, gure espezieak munduarekiko duen harremanaren paradigma ikuspegi filosofikotik aztertzera mugitzen du ikuspegia […]

Honekin lotuak