MUSIBLA: Erik Berganza, Ariel Pink, The War on Drugs, Sorkun, Nicole Atkins, Mikel Gorosabel

Kaixo Bilbo Hiria Irratiko lagunok, Musibla honetan soinu interesgarri askoak bildu ditugu, hastako Erik Berganzaren bakarkako proiektua ekarri dugu Abereh izenez aurkezten den proiektua dugu eta Zaunka datoz arin da eskaini digun lehendabiziko emaitza. Esperimentazioaren bidetik ere datorkigu hurrengo gonbidatua: Ariel Pink, lo-fi eremuan mugitzen den artista dugu Ariel Marcus Rosenberg eta 70-80 hamarkadetako musikaren oihartzunak nabarituko ditugu bere musikan. The War on Drugs taldearen azken diskoa ere entzungo dugu eta Sorkun abeslariaren pare bat lagin, disko desberdinetakoak, Duna diskotik bat eta Zyklomorphosia diskotik bestea, disko honi izena ematen dion pieza biribila hain zuzen. Bukatzeko Nicole Atkins-en azken emaitza eta Mikel Gorosabelen Barne basoan barna azkeneko diskotik kantu bat: Galde. Ondo izan!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #240

al. Urt 15 , 2018
Aste honetan, CES-a alde batean uzten dugu, Intel-en arazoak hobeto ezagutzeko. Teknologia berriak gero eta gutxiago harritzen gaituzte, eta horregatik, bestelako berrietan sartuko gara. Agendaren atalan, bestalde, Nortasuna Sarean ekitaldia ezagutuko dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean240.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak