MUSIBLA: Mursego, Torres, Ezra Furman, Ed Harcourt, Lisa Germano, Darren Hayman, Jarvis Cocker

Aupa lagunok, saio honetako izenak: Mursego. Maite Arroitajauregik Hiru izeneko diskoa kaleratu zuen 2013an eta bertan abesti gogoangarriak bildu zituen, hala nola saio honetan entzungo ditugun Vivir eta Otte. Torres proeiktua izango da hurrengo gonbidatua, bertan Mackenzie Scott ezkutatzen da eta 2017an kaleratu zuen Three Futures diskotik kantu pare bat entzungo ditugu. Ezra Furmanen Transangelic Exodus diskoa oso kritika onak jasotzen ari da eta bertatik Suck the Blood from My Wound abesti zinematografikoa eta, Come Here Get Away From Me. Aspaldi entzun gabe neukan Ed Harcourt-en Strangers diskoa, 2004an kaleratu zuen eta bertatik abesti pare bat, baina bereziki This one’s for you abestian erreparatu, bertan egiten duen interpretazioak erakusten digu Harcourten ahots sarkor eta sakona. Lisa Germano, In the maybe world diskoarekin Darren Hayman ber Cortinaland izeneko EParekin eta Jarvis Cocker izango dira, hurrenez hurren, gure azkenengo gonbidatuak. Ondo izan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Justizia eskatu dute Iñigo Cabacas hil zutela sei urtera

al. Api 9 , 2018
Gaur  bete dira sei urte Iñigo Cabacas hil zela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz. Orduan gertatutakoa gogoratzeko eta urrian egingo den epaiketara begira “justizia” eskatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburu honetan.Larunbatean ohikoa bilakatu den moduan hura zauritu zuten lekuan omenaldia egin zuten. Txalaparta doinuekin abiatu zen ekitaldi hunkigarria. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180319_I%c3%b1igoCabacas.mp3 […]

Honekin lotuak