PIPERPOLIS: Uxue Alberdi eta Joxan Oiz. Mikel Eguiluzen musika

Uxue Alberdi    Uxue Alberdik irabazi zuen 2006ko Igartza saria. Aulki bat elurretan du izenburua Uxue Alberdiren lehen liburuak. Axola zaizkion kontuen inguruko ipuinak jaso ditu bere aurreneko liburuan.
Joxan Oiz gonbidatu dugu. Bere aurreneko nobela kaleratuko du Oizek, Beñat Dardo izenekoa. Eleberri historikoa da, Joseba Jaka literatur beka eman zioten iaz horretarako. Bernat Etxepare, lehen euskal liburua argitaratu zuen bera da nobela honetako Beñat Dardo. Garazin azkenekoz preso egon zenetik, liburua Morpainen Bordeleko inprimategira eraman artekoak kontatzen dira ; baina baita ere gaztetako kontuak, Martin Bereau borreroak arretaz aditzen dituenak.
Piperpolisgo musika atalean Mikel Egiluz bakarlariaren diskoa ezagutuko dugu. Hamabi kantu bildu ditu bere lehen diskoa “Garai hobeak “ izenburupean. Saioa deskargatu HEMEN.

Betiko atalak gomendio eta proposamenak eta John Trollopere irrati nobela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kingston: Augustus Pablo

ar. Ots 20 , 2007
    Agustus Pablo, historiako “melodika” jotzailerik onena dudarik gabe, umeentzako jolas bat ikusten zen musika instrumentua modu serioan jotzen hasi, eta sekulako konposaketak egin zituen 1999an hil zen arte. Gaurko zaioan bere melodikarekin egindako hainbat dub, reggae eta roots abezti entzungai izango ditugu “Kingston Hiria” saioan. (Aurkezlearen ahotsa ahul xamar […]

Honekin lotuak