Ozen aldarrikatuko dute Harrotasuna ez dagoela salgai Ekainaren 28an

1

Ibilbide  luzeko mugimendua da LGTBI komunitatearena. Urteak daramatza lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideak defendatzen, eta kontaezinak dira azken hamarkadetan emandako aurrerapausoak. Ekainaren 28 koordinakundeak urteak daramatza Bilbon eskubideen alde borrokatzen. Aurten ere urtero egin bezala, ekainak 28an manifestazioa antolatu dute, Stonewalleko erreboltatik 50 urteurrena ospatuko dute, borrokak darrai lelopean. Joseba Gabilondo Markez batu zaigu saiora. Memoria egiteaz gain bukatu berri den “Bilbao Bizkaia Harro” jaialdiaren inguruan mintzatu zaigu. Ekainak 28 koordinadoratik Prideari boikota egitera deitu zuen, eta aurten agerian geratu direla azpimarratu du. Instituzio eta enpresa pribatu ezberdinek ekimen hau ospatzen dute 40 urtetik gora borrokan aritu garen LGTB+ mugimendua kontuan izan gabe. Koordinakundeak ez ditu, baina, begi onez ikusten instituzioek LGTBI mugimenduaren izenean antolatutako egitasmo horiek, eta salaketa eginez erantzun dute behin baino gehiagotan: “Harrotasuna ez dago salgai”.

Deskargatu hemen.

One thought on “Ozen aldarrikatuko dute Harrotasuna ez dagoela salgai Ekainaren 28an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: Xosé Estévez, dende Trintxerpe #Galiza

ar. Eka 25 , 2019
Hoje Ireki Gaiola trasladase a o bairro gipuzkoano de Trintxerpe. Da man do historiador Xosé Estévez afondamos na zona cero de amnesia histórica deste histórico bairro galego-euskaldún. https://bilbohiria.com/docs2/2019/irekigaiola/190618_irekigaiola-Xose_Estevez.mp3 Deskargatu hemen. Gaurkoan, Ireki Gaiola Pasaiako Trintxerpe auzora egin du bisita. Xosé Estévez historialariaren eskutik, auzo euskal-galiziar honen amnesia historikoaren zero gunera […]

Honekin lotuak