Gaur Udagoieneko ostera ekimenaren barruan Kafe antzokian, Kalakan eta Korrontzi taldeak arituko dira zuzenean. Agus Barandiaran batu zaigu irratira, Korrontzi taldeko trikitilaria. Ia 20 urteko ibilbide du taldeak eta tradizioa baztertu gabe, berritzeko nahia erakutsi du beti Korrontzik horren adibide orain arte plazaratutako lanak ditugu. Uda honetan kanpoan ibili dira […]

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur egitarauak Bizkaian kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Halaber, euskal sortzaileak eta euskal sorkuntzak plazaratzea eta jendeari hauek ezagutzeko aukera emateaz ere arduratzen da ekimena. Emanaldi guztiek euskara izaten dute ardatz eta beraietan kalitatea eta aniztasuna izaten dira […]