MUSIBLA #179: Markos Untzeta, MICE, Courtney Marie Andrews, The Black Keys, Pasadena, Low, OGI

Markos Untzetak disko orekatua egin du, zinez, bere Ekilibrista diskoak ez du, ez, oreka galtzen. Irudi ederra iruditzen zaigu diskoari gorputza ematen dion oreka mantentzearena. Americana arloan mugitzen da Markos, ondo egindako abestiak eta bere ahotsa pertsonala da oso, bere istorioak bezainbeste. MICE proiektuaren atzean Miren Narbaiza musikari eibartarra dago. Oraintsu kaleratu du Lautada izeneko diskoa, Arabako paisaiak bustitako diskoa, zabaltasun mugagabe horrek dakarren arnasa sumatzen da bertan. Disko betea. Courtney Marie Andrews musikariak ibilbide luzea dauka. 2008an estreinatu zen Urban Myths disko luzearekin eta oraintsu etorri zaigu Loose Future disko ederrarekin. Arizonakoa izanda, hango desertuko usaina atzeman daiteke bere abestietan. Ohioko The Black Keys taldeak 2010ean ateratako disko batekin segituko dugu orain. Brothers diskoa. Bertatik bi abesti. Gasteizko Pasadena taldea Izaki Gardenak eta Liher taldeko kide banarekin sortu zen eta euren lehenengo diskoari dotorezia berezi bat dario. Titulu homonimoa du albumak eta zinez merezi du ez ahaztea. Duela gutxi Mimi Parker zendu zen, Low taldeko bateria joleak abandonatu gaitu euren Hey What diskoa oraindik biratzen ari zirelarik. Gaur bertatik bi abesti ekarri ditugu gure saiora. Eta bukatzeko, OGI musikariaren azken albuma. Aurreko saioan entzuten egon ginen eta oraingoan ere gauza bera egingo dugu, izan ere Monologues diskoak paisaia ederra dauzka, OGIren ahotsak laztan eta musikak gatibatu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #345: [NIK patrika digitala: OTIa zure mugikorrean]

al. Aza 21 , 2022
Albisteen atalean, Twitterreko arazoez hitz egiten jarraitu dugu, sinesgarritasun-arrakala sortu baitu ordainketa-erabiltzaileen eta egiaztatutako kontuen egiaztapen-zigiluak berdintzean. Bitartean, Mastodonek gorantz jarraitzen du, erabiltzaile berri eta erabiltzaile aktibo askorekin azken aste hauetan. Metak, bere aldetik, Twitterren bidea jarraitzen du, eta 11000 kaleratze iragarri ditu, metaversoaren aldeko apustua ez dela ondo atera […]

Honekin lotuak