Durangoko Azokaren 57. edizioa bukatu berritan, Gerediaga elkarteko Izaskun Ellakuriagarekin berba egin dugu. Pozik agertu da, azoka jendetsua izan delako eta sortzaileak ere pozik agertu direlako salmentei dagokienez, pandemia aurreko salerosketa mailara itzuli baitira oro har. Gune ezberdinek izan duten harrera azpimarratu du Ellakuriagak, izan ere Eszenatokia eta Irudienea guneetan […]

Durangoko Azokak 57. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu. Azokak ohiko formatua berreskuratuko du aurten, bi urte bereziren ostean, eta abenduaren 7tik 11ra euskal kulturaren “eztanDA!” bizitzeko prest agertu dira antolatzaileak. Horretarako, 930 kultur nobedade egongo dira eskuragarri Landako guneko 248 erakusmahaitan: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta […]

Aurtengo edizioa emankorra, orekatua, oso jendetsua, anitza eta baikorra izan dela esan dute emaitzek. Milaka bisitari jaso ditu herriak egun hauetan, Gerediaga elkartearen datuen arabera 110.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren Landakogunean, kontuan izanik igande arratsaldeko datuak oraindik argitaratzeke daudela. Egun guztiak nahiko orekatuak izan diren arren, dudarik gabe jendetsuena […]

Ireki ditu ateak Durangoko azokakako 53. Edizioa. Ikasleak izan dira gaur goizean protagonista eta gune guztiak bete dituztenak. Jabi Zabala lankideak bertatik bertara guneetako protagonistekin hitz egiteko aukera izan du. Ateak ireki arteko tartean urduritasun eta ilusioa izan dira nagusi Gerediaga Elkartean ere. Erronka berriei aurre egiteko prest da Nerea […]

Durangoko azokak bigarren eguna du. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentearekin berba egiteko tartea izan dugu. Pozik agertu da lehenengo egunak ekarri duenarekin. Gune guztietan ikaragarria izan da ikusleen erantzuna. Aurtengo leloari ere erreparatu diogu “sormenaren lurraldea Da”. Azkenen finean azokaz gain sortzaile, ikusle eta euskaltzaleen plaza bilakatu da azoka. Argizaiola […]