Iñigo Muguruza gogoratzeko, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak elkarlanean antolatu dute Paradisu zinema bekaren bigarren eta azken edizioa Jon Castañeda, JonKass musikariak irabazi du. Kazetaria, musikaria eta irratiko kolaboratzaileak urtebeteko epea izango du diskoa plazaratzeko. Gurekin hizketan izan da, proiektuaren inguruko azalpenak ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250326_joncas.mp3 Deskargatu hemen.  

Orain urtebete grabatutako saioa errepikatu dute Amaia Arostegi eta Jon Castañedak, eta Hofe eta Mororekin izan dira musikaz, musika industriaz eta bizitzaz oro har.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/231025_Anabasa_3x06_HofeMoro.mp3 Deskargatu hemen.

Unai eta Koldo Etxebarria aita eta semearekin aritu dira Amaia Arostegi eta Jon Castañeda. Noiztik dator trikitilari bikote honen tradizioa? Non jotzen dute? Zenbat trikitixa eta pandero dituzte? Galdera horiek eta gehiago izan dituzte mintzagai saio berri honetan. Musika doinurik ez da falta izan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA%20Etxebarria%20aita-semea.mp3 Deskargatu hemen.  

Anabasa saioa bueltan da eta hirugarren denboraldia estreinatzeko Malen Altuna eta Aitziber Grados kazetariak eta Benetan Zabiz podcasteko aurkezleak izan dira Amaia Arostegi eta Jon Castañedarekin. Gonbidatuak, kazetaritza jarduna eta anekdotak izan dituzte hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/230714_ANABASA%20Malen%20eta%20Aitziber.mp3 Deskargatu hemen.

Anabasan politika izan da gaia, horretarako Eusko legebiltzarreko bi politikariak jarri dituzte aurrez aurrea Jon Castañedak eta Amaia Arostegik. Maitane Ipiñazar EAJ alderdiko legebiltzarkidea eta Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidea. Ibilbide politikoa aztertzeaz gain, legebiltzarrean egiten dizutenak kontatu dizkigute izan ere parlamentuko gazteenak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/220104_Anabasa7_AudioaOna.mp3 Deskargatu  hemen.