MUSIBLA #185: Jack Broadbent, PJ Harvey, Raul Bernal, Weyes Blood, SZA, Ash Grunwald

Jack Broadbent-en musika ekarri dugu lehen minutuetarako. Rock-blues egile honek Ride izeneko diskoa kaleratu du berriki eta bertan pertsonalitate handiko konposizioak bildu ditu. Oso disko energetikoa. PJ Harvey konpilazio batekin dator, B aldeak eta bitxikeriak izeneko diskoa kaleratu eta bertan, izenak berak adierazten duenez, material bitxi samarra bildu du bertan, horrek ez du esan nahi kalitate gutxiko denik, zuek erabaki. Murtziatik datorren Raul Bernal oso proposamen interesgarriarekin aurkeztu da, Fig. 1 izeneko grabazioan hondoraino ailegatuko zaizkizuen lau abesti barnerakoi eskaini dizkigu. Oso gomendagarria. Natalie Laura Mering-ek Weyes Blood ezizenez aurkezten du bere musika. And In The Darkness, Hearts Aglow diskoan proposamen dotorea eskaintzen du, ondo egindako diskoa, patxadaz disfrutatzeko. SZA izeneko proiektua oso interesgarria iruditzen zaigu, azken diskoak SOS du izena, eta soul berria izendatu dezakegun musika eskaintzen digute, erritmo ertain eta dantzariak. Bukatzeko Ash Grunwald Australiatik dator blues eskaintza oso pertsonal batekin. Shout Into The Noise diskoa da egin duen azkena, eta bertatik bi abesti.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Zonbi prometeikoak

ar. Urt 24 , 2023
Gizaki beregaina zentroan duten ideologiak prometeikoak dira, antropozentrikoak, natura menperatu dezakegula uste dutenak. Krisian daude, porrot egin dutela erakusten baitu lurraren eta ekosistemen hondatzeak. Aurrerapen teknikoak egonagatik ere, aurrerabidea kontzeptu etiko eta politikoetatik konplikatuagoa da. Teknologiaren eta teknikaren bidez pentsatu dugu dena lor dezakegula, baita garapen horren albo kalteak konpondu […]

Honekin lotuak