HAUXE GURE LURRA: Zonbi prometeikoak

Gizaki beregaina zentroan duten ideologiak prometeikoak dira, antropozentrikoak, natura menperatu dezakegula uste dutenak. Krisian daude, porrot egin dutela erakusten baitu lurraren eta ekosistemen hondatzeak. Aurrerapen teknikoak egonagatik ere, aurrerabidea kontzeptu etiko eta politikoetatik konplikatuagoa da. Teknologiaren eta teknikaren bidez pentsatu dugu dena lor dezakegula, baita garapen horren albo kalteak konpondu ere. Adibidez, energia nuklearra erabiltzeko aukera ere mahai gainean dago egun, energia berderako transizioan erabil daitekeela argudiatuta. Beste batzuek, bestalde, azelerazionismoa proposatzen dute, hondamendia azkartzea hastapen berri baten oinarri bihur daitekeelakoan… Horiek guztiak, oinarrian, proposamen prometeistak dira, azken finean, prometeismoa ideologia da, eta gure gizartean errotuta dagoen marko kognitibo sakona da. Bestalde, zonbiak gaitz hilgarri batek jotako izakiak dira, gaitzak hil ditu, baina oraindik mugitzen dira eta heriotza hedatzen jarraitzeko gaitasuna dute. Irudi hori erabili du Josuk hondamendira garamatzaten irtenbide-aterabide prometeiko asko daudela esateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

7 katu gaztetxeak 16 ureteurrena ospatzen ‘Gurea zuena’ lelopean

ar. Urt 24 , 2023
Zazpi kaletako 7 katu gaztetxeak 16 urte bete ditu, eta urtero legez aste oso bateko egitarau oparao antolatu dute aste honetarako. Atzo abiatu zuten egitaraua, ohikoa dutenbezala lehen eguna pentsamendu eta ausnarketarako egunak izango dira. Euskararen inguruan jardun zuten atzo, Ibai Atitxarekin batera euskararen borrokez berba egin zuten. Gaur autodefentza […]

Honekin lotuak