POTTO: Mungia eta Etxarriko bertso jaialdiak ekarri ditugu

2023. urteko lehenengo POTTO saioan atzerako begiratua egin dugu, eta 2022. urteko saio bi ekarri.
Abenduaren 2an, Euskararen nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta, Mungian bertso-jaialdia izan zen. Ibon Larrazabal gai-jartzaile izan zuten bertsolariek; kantuan Mikel Goiriena, Oihana Bartra, Jone Larringa eta Aitor Etxebarriazarraga izan ziren.
Sakana bisitatu dugu gero, eta Etxarriko jaietako bertso doinuak ekarri (aukeraketa diktatorialean)
Kantuan izan ziren Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Eneko Lazkoz eta Iker Zubeldia

Biba el verso!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Tiro mundua hurbildu digute Ager eta Angelek

ol. Urt 20 , 2023
Bueltan dugu kirolaren lubakia! Gaurkoan TIRO mundua zabaldu dugu, eta horretarako maisuak ekarri. Ager Solabarrieta ondarrutarrak Karabina bidezko kirola ezagutarazi digu; munduko txapelduna da Ager! Angel Agirre kartutxoak eta eskopetak ekarri ditu, eta platerak lehertzen saiatu. Bere ahotan ezagutu ditugu Bizkaiko tiro-zelaien egoera, kirolaren egoera eta beharrak… Kolaboratzaileen sarea astindu […]

Honekin lotuak