POTTO: Bizkaiko txapelketa Markina-Xemeinen

Aurrera doa, eten barik joan ere, Bizkaiko txapelketa. Aurreko astean Markina-Xemeinen izan zuen hitzordua txapelketak lehenengo finalaurrekoarekin, eta bertan Jone Uria gailendu zen, beraz, bertsolari algortarrak zuzenean lortu du jada final handirako lehen txartela. Gaurko POTTO saioan, Markinan izandakoaren berri izan dugu zuzeneko kontakizunen bidez: estudioan Joseba Barandiaran izan dugu berbalagun, eta telefonoz bestaldean Jone Uriarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Berba eta berba, eta bertso on asko POTTO irratsaioan. BIba bertsoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Victor Jara, Ruper eta Rudy Van Gelder

ol. Aza 25 , 2016
Gaurkoan urrezko kantuaren bila Txileraino joan gara, Victor Jararen “Preguntas por Puerto Montt” berreskuratzera. Langileen borroka eta errepresioaren gordina kantatu zuen, gerora errepresio horren aurpegirik bortitzena jasan zuen Jarak berak. Jarraian, Guria Ostatua izena daraman Ruper Ordorikaren disko berritik, Oñatiarrak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako Kontserba fabrikaren aurrean abesti indartsu bezain […]

Honekin lotuak