Euskal Herriko Hegoaldean gasolina eta Iparraldean ezantza bezala ezagutzen dugun likido miragarri hori, gure zibilizazioaren konbustiblea bera, hainbat hidrokarburo alifatikoren nahastea den petrolioaren eratorri bat da. Barne-errekuntzako motoreetan, berogailuetan, lanparetan eta disolbatzaileak egiteko garbiketetan erabiltzen da, eta bere errekuntza osatugabeak gas pozoitsuak sortzen ditu.
Arabieraz gainera naft esaten zaio (handik gure armairuetan gorpuak eta jantziak denboran luzaroago gordetzeko erabiltzen dugun naftalina), eta gaur Eremuz Kanporen laugarren denboraldiko, hirugarren atala hari eskainiko diogu.
Lau zero hiru. Gasolinari.
Jaitsi HEMENDIK saioa, edo entzun zuzenean: