POTTO: Bilbotik Gamizera, jairik jai

2022. urtera joan gara bidaian, Delorean auto partikularrean, eta abuztuaren azken kolpea ekarri.
Abuztuaren 23a (martitzena) eta 28a (domeka) izan ditugu jomuga, Bilbo eta Gamiz hurrenez hurren.

Batetik, Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Algara konpartsaren altzoan, BERTSO EGUNA izaten da urtero, eta egun handi horretan Bertsolari Gazteen Sariketa (saririk gabeko sariketa).
Jon Mendiluze, Izaro Bilbao, Haizea Telleria eta Beñat Astiz izan ziren kantuan Unai Mendiburu algarakidearen aginduetara.

Bestetik, Gamizen jaien aitzakian bertso-saioa antolatu zuten eta taulagainean Xabat Galletebeitia, Ane Labaka, Sustrai Colina eta Ibon Larrazabal “Larra” izan ziren, Iñaki Beitia “Arbildu”ren aginduetara.

Bi saio horien bertso-aukeraketa diktatoriala duzue entzungai

On egin

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aita Mari erreskate ontzia Argia astekarian

og. Mar 2 , 2023
Argia astekariaren errepasoa beti bezala azaletik abiatu dugu, Gorka Peñagarikanoirekin. Aita Mari salbamendu itsasontziaren inguruko erreportajea egin dute. Europako politika agerian usten dute ezin dutela  itsasoan biziak salbatu, ez besteei salbatzen utzi. Bederatzigarren misioa amaitu berri dute bi erreskate handi eginda. Hasteko, datu bat mahai gainean: 26.000 hildako gutxienez Mediterraneoan, […]

Honekin lotuak