Arene 6 taldea zuzenean Algara Konpartsan abuztuaren 22an

Iñakik, Koldok, Jokinek, Jonek eta Ibonek osatzen dute 2018. urte bukaeran sortutako Arene 6 talde algortarra. Orduztik herriz herri ibili dira kontzertuak eskaintzen. 2021an kaleratu zuten haien lehen lan luzea “Errautsetatik”, eta aurten ikusi du argia “Bereizezinak” izena duen hiru abestiko lanak. Abuztuaren 22an, asteartean, izango dira zuzenean Algara Konpartsan eta gurera etorri zaizkigu Ibon Koria taldeko abeslaria eta Jon Altonaga gitarrista. Oi! eta punk ikutuak dituzten kantak sortzen dituztela kontatu digute eta Algara Konpartsa girotzeko gogo asko dituztela gaineratu dute.

Asteartean, abuztuaren 22an, McOnak taldea ere arituko da Algarako taulagainean.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aste Nagusian "Bakarrik bai da bai"

og. Abu 17 , 2023
Aste Nagusiko eraso sexisten aurkako sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina aurkeztu dute. Aste Nagusi honetan ere “Bakarrik bai da bai” leloa erabiliko da, izan ere, Udalak onespenean jarri nahi du azpimarra. Kontxi Claver Berdintasuneko zinegotziak udalak prestatutako prebentzio eta sentsibilizazioa estrategia aurkeztu du. Aurten berrikuntza bezala udalak protokolo berri bat idatzi […]

Honekin lotuak