Bertso bazkaria antolatu du Deustun ‘Aferak’ egitasmoak

Elorri bertso eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak elkarrekin antolatzen duten bertso dinamika bueltan da, Aferak bertso dinamikaren helburua Deustun eta inguruan bertsozaletasuna piztea eta bertso eskolak plaza izatea da. Bosgarren edizioa egingo dute aurten baina mahaiaren bueltan oraingoan, izan ere, azken edizioetan ez dute bazkaririk egin eta bosgarren edizio honetan bueltan da bertso bazkaria. Bazkaria 14:30ean hasiko da eta bertan Ohiana Bartra, Jone Uria eta Maite Sarasola bertsolariak izango dira kantuan. Bazkariak 25 euro balio du eta Berbaizun edo Deustuko Herriko Tabernan erosi daitezke txartelak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #191: Alex G, Anonyme Popular, Ines Osinaga, HATXE, Desgaraian, Pasadena

ar. Mar 7 , 2023
Estatu Batuetatik dator lehenbiziko gonbidatua gaurko saiora. Alex G. ezizenez ezagutzen den musikar honek God Save The Animals diskoa atera du orain gutxi. Konposizio akustikoak, folkaren magalean daudela esan daiteke, baina azpian geruza elektronikoak ere sumatzen dira. Nahasketa bitxia. Diskoa, titulua kenduta, oso ondo dago. Rafa Ruedak eta Igor Elortzak, […]

Honekin lotuak