Ez zaude atxilotuta, bajan baino Oier Gorosabelekin solasean

Gaurkoa Oier Gorosabel fisioterapeutarekin tartea izan dugu eta bajan egoten agarenena izan dezakegun sentsazioen inguruan mintzatu zaigu. Kontsultan askotan izaten ditugu bajan dauden eta etxetik atera nahi ez duten langileak. Izaten duten beldur nagusia, nonbait, horrelako zerbait entzutea da: «Begira alfer hori, tailerrera joan beharrean hor dabil paseoan» beharbada bajan daudenek ere horixe bera esan izan dutelako besteengatik lehenago?. Arazoa honakoa da: kasurik gehienetan irtetea komenigarria da osasun arazoa lehenbailehen sendatzeko prozesuaren parte garrantzitsu legez. Lan errepikakorrek edo luzaroan mantendutako posturek eragindako bajak direnean behintzat, bai. Banakako kasu batzuetan bajan daudenek etxean geldirik egoteko premia dute, baina horiek ere mugitzeko moduan izaten dira egun gutxiren buruan. Puntu horretatik aurrera, etxean geldirik egoteak kalte egingo du gehiago mesede baino. Beste modu batera esanda: bajan egoteak zure ohiko lana egiterik ez duzula esan nahi du bakar-bakarrik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #354: [EuskalDigitaleko erizaindegitik]

al. Api 10 , 2023
Programa honetan Gaizka itzuliko da, Borja (eta erdi EuskaDigital) gaixotu egin delako. Honekin, albisteen atalean hainbat gairi buruz hitz egingo dugu, besteak beste, Steve Wozniakek eta Elon Muskek adimen artifizialarekin egindako esperimentu handiak aldi baterako gelditzeko egindako eskaera, pribatutasun legeak urratzeagatik Italian ChatGPTren debekua, Nintendok Nintendo Switch-en aginteetan “drift” en […]

Honekin lotuak