“Lavinia” kabia teatroren estreinaldia Arriaga antzokian

Intrigazko, misteriozko, maitasunezko, gerrako, estrategiazko, naturazko eta ez-egitezko liskarrezko istorioa da, Juana Lorrek eta Javier Liñerak zuzendua, eta Arriagan estreinatuko da, euskaraz zein gaztelaniaz. Lavinia hezur-haragizkoa da. Bizi, arnastu eta hitz egiten du denok egiten dugun bezala, baina poeta batek idatzi zuen. Pertsonaia txikia da Gizateriaren lan handienetako batean, eta eszenatokian hitza hartu eta istorioaren bertsioa kontatzea erabakitzen du. Eneidaren bertsio libre bat dugu Lavinia ipuin mitologikoa, non emakume bat baita kontakizunaren ardatza. Ikuspegi-aldaketa hori dela medio, zenbait gauza ikusiko ditugu: nola iristen diren troiarrak beren bake-lurretara, gerra baten hasiera eta amaiera, eta horrek guztiak emakume ausart, xume eta borondate gartsuko honi zer eragin zion. Ursula K. Le Guinen Lavinia eleberrian dago oinarrituta. Eneidaren bertsio libre bat da, non orain arte isilpean egonarazi duten emakume bati ahotsa ematen baitzaio.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Punky Reggae party eta Dennis Alcapone eta Errementarians taldearen berria

ar. Mar 21 , 2023
  Pantx recordseko lagunak Dennis Alcapone jamaikar kantateriarekin eginiko single berria aurkeztu digu, gainera asteburuan bertan izango da Gernikako lekuek jaialdian antolatutako festan. Dennis Alcaponeren kontzertua baino lehen Arratians taldea arituko da. Dena den egun osoan zehar ekintza ezberdinak antolatu egin dira, Andok ekarri digu eguneko egitaraua. Punky Reggae Party […]

Honekin lotuak