PIPERPOLIS: “Inundacion” zientzia fikzio feministan oinarritutako antzerki piezaz berbetan Leire Ucha eta Maite Fombellida aktoreekin

Magdalena De Santo dramaturgo argentinarraren antzerki-pieza lesbofeminista da “Inundacion”. Histeriak Zinegoak-ekin batera ekoitzi du, La Fundicion, Azala eta Plataforma Tiranterekin lankidetzaz baliatuta. Martxoaren 3an estreinatuko dute Bilboko La fundicion aretoan, Gaurko saioan Leire Ucha eta Maite Fombellida aktoreak izan dira. 2013ko apirilaren 3an La Plata hiria urpean geratu zen. YPF eztanda, ur kutsatua eta birus batek zeharkatzen zituzten diagonalak. Orduan, haurtxo pila daude tomografo eta Sehaska-etxeetako ohe artean. Kikitak bat salbatzea erabaki du eta Emiliari eraman dio, ama izateko desira sakona duenari. Lesbiana bikote honen hondamenak aukera retro-futurista apokaliptiko bilakatzen dira, inor salbu utzi gabe. Zientzia-fikzio feministan oinarritutako antzerki-pieza honen bitartez, beste indar modalitate batzuk ikusarazi nahi dira, ezaugarri maskulinoak dituzten pertsonaia feministen estereotipo-eraikuntza sinplistak alde batera utzita.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Berbalagunen kezkak eta erronkak, Deustuko inauteriak besteak beste Prest aldizkarian

az. Mar 1 , 2017
Otsaileko Prest aldizkariko gaiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak. Berbalagun taldeetan bildu ohi dira euskara ikasleak mintzapraktika egiteko klasetik kanpo, lagunarteko giroan, patxadaz. Euskaraz bizitzeko bidean aurkitu dituzten zailtasunak eta laguntasunak konpartitu dituzte PREST!-eko lantaldearekin. Bestalde, gaur egun ezagutzen ditugun Deustuko inauteriak 1977an sortu ziren, duela 40 urte. Abiatu zireneko […]

Honekin lotuak