Samien borroka makroproiektuen aurka Argia Astekarian

Ostegunero bezala Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñaganikarorekin, Azalean “Samien borroka makroproiektuen aurka” gaia jorratu dute. Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin, Greta Thunberg tartean. Redouane Lakard 26 urteko gazte marokoarra elkarrizketatu du Reyes  Ilintxetak. “Poliziek mutil bat ikusten dutenean lehertzear dagoen bonba  ikusten dute”. Arrazakeria du mintzagai. Paris 365 izeneko futbol  taldean jolasten du. Bukatzeko Arizkun Rock jaialdiaren ingurukoak komentatu ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi, 2022ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

og. Mar 30 , 2023
2022ko saria nori eman erabakitzeko bigarren bozketa egin berri du 111 Akademiak, eta, horrenbestez, Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea eta Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa sartu dira finalean. Gaurkoa Amaia Goikoetxea gonbidatu dugu zebrabidera, 111 akademia ezagutzeko asmoz. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230330_111Akademia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak