IBAIZABAL: Mungian Maiatzaren 28an ospatuko da Ibilaldia

Mungiako Larramendi ikastolak antolatuko du 2017ko Ibilaldia. Egunero alkarregaz leloarekin, ikasturte honetan beteko dituen 50 urteetan oztopoak zelan gainditu dituzten eta gaur egun ikastola zelan sortzen duten azpimarratu nahi du Larramendi ikastolak. Atzo aurkeztu zen Ibiladia Bilboko Kafe antzokian,Mungiako ikastolak antolatuko duen bigarren Ibilaldia izango da datorren urtekoa; 1998an hartu zuten estreinakoz ardura hori. Itziar Nogeras Larramendi ikastolako zuzendariak konkatu digu ilusio handiz hartu dutela ibilaldiaren antolaketa. Jaia  maiatza 28an izango bada ere urte osoko lana da Ibilaldia eta dagoeneko hasi dira ekitaldiak,Uda aurretik erronka bat du 2017ko Ibilaldiak sare sozialetan: munduko bazter guztietan jairako sortu den materialarekin egindako argazkiak biltzea. Besteak beste, Brasilgo joko olinpikoetan ere egon direla azpimarratu du Nogerasek, Mungiako kirolari olinpiko Rakel Mateori esker.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Iruñeko polizia etxean hildakoa konorterik gabe zegoela esan dute lekukoek

ol. Urr 28 , 2016
Euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetariak ekarri dizkigu Iruñeko berriak. Asteartean gizon bat hil zen Espainiako Poliziaren Iruñeko komisarian. Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, ziegara eramateko zain zeudela, konturatu ziren gizonak ez zuela arnasik hartzen, hura suspertzen saiatu ziren, baina hil egin zen. Gara egunkariak gaur bertan zabaldu du hildakoaren izena: Elhadji […]

Honekin lotuak