Zea Mays talde bilbotarrak jasoko du aurtengo Adarra saria, Donostiako udalak euskal musikarien artean ibilbide esanguratsuenekoak nabarmentzeko ematen duena. Ekainaren 21ean Viktoria Eugenia antzokian jasoko dute oroigarria eta omenaldia eta kontzertua eskainiko dute bertan. Emanaldi horretarako sarrerak maiatzaren 15ean jarriko dituzte salgai.
Deskargatu hemen.