Gure lorategi imajinarioa abestiz bete dugu aste honetan ere. @ugalddd|ek asteon guretzat aspaldiko abestiak direnak ekarri dizkigu. Abestiak komentatu ditugu, gure bizipenak eta anekdotak elkarbanatu eta, nola ez, txutxumutxu batuk ere kontatu ditugu. Ikastola garaira, etxera eta haurtzarora eraman gaituzte abestiok eta guk behintzat gozatu egin dugu, orain zuen txanda! […]
Zea Mays
Durangoko Azoka izan da eta Amaia Arostegi eta Jon Castañeda bertan izan dira hainbat musikari bildu eta elkarrizketak egiten. Aiora Renteria eta Julen izan dira lehenak. Hasierak, azoka, siñadurak… izan dituzte hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA_DA_1x01_Zea%20Mays_Merina%20Gris.mp3 Deskargatu hemen.
Zea Mays talde bilbotarrak jasoko du aurtengo Adarra saria, Donostiako udalak euskal musikarien artean ibilbide esanguratsuenekoak nabarmentzeko ematen duena. Ekainaren 21ean Viktoria Eugenia antzokian jasoko dute oroigarria eta omenaldia eta kontzertua eskainiko dute bertan. Emanaldi horretarako sarrerak maiatzaren 15ean jarriko dituzte salgai. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230512_zea_mayz_aiora.mp3 Deskargatu hemen.
Zea Mays taldeak Adore kemena kuraia lana zuzenean aurkezten dabil. Datorren astean Bilbon aurkezteko dute Kafe Antzokian Apirilak 28, eta 29an; aitzakia ederra Aiorarekin batera tartetxo batez berba egiteko. Kanpoan egon berri dira Zurich eta Berlinen pozik izandako harrerarekin. Baina baita pozik hemen Euskal Herria disko berriaren aurkezpena izaten ari […]
25 urteko ibilbidea ospatzen dabil Zea Mays taldea, urteurrena borobiltzeko euren ibilbideko hamaikagarren diskoa aurkeztu dute, Adore, kemena, kuraia deiturikoa. Aiora, Pitti, Ruben eta Asier prentsaurrean azken urteetako nondik norakoak azaldu dizkigute, izan ere azken urteak dena jarri du hankaz gora eta horrek taldearen egiteko aldatu du. 2019an Atera diskoa […]
Zea Mays prest dago agertokietara itzultzeko, eta gainera taldearen 25.urteurrena ospatzea da, apirilaren 9an Bilboko Santana aretoan. “25 joan dira ta!” ekitaldia musika eta errepideko urte hauek ospatzeko topagunea izango da. Albiste ederra ekarri digu Rafa Ruedak baina kantu berria ere ekarri digu kuraia deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220311_rara_zea_mays.mp3 Deskargatu hemen.
Zea Mays taldeak ostiralean aurkeztu zuen lan berria Atera deiturikoa. Ezagutzen genituen aurrerapen kantu batzuk, baina dagoeneko badugu lan berria esku tartean. 10 kantu berri eta Zintzilik kantua Gure oroitzapenak bildumarentzat eginiko kantua gehitu dute. Arin esaten da baina taldearen hamargarren lana da Atera. 20 urteurrena era pasata du taldeak. […]
Aiora, Piti, Asier eta Ruben dira Zea Mays, 22 urteren ostean hamargarren diskoa aurkeztu dute “Atera” deiturikoa. Taldea berdina bada oraingoan lan egiteko era aldatu egin dute izan ere Campi ekoizle berriak grabatzeko forma eta era berri bat ekarri du. Garate estudioan lau egunez elkarrekin grabatu dituzte kantuak. Kanpora ateratzen […]
Berrehungarren zenbakia kaleratu du aurtengo azaroan Gaztezulo aldizkariak. Hau ospatzeko Gaztezulo 200 Fest-a antolatu dute igandean, azaroaren 25ean, Zea Mays Xabi Solano, Zuriñe Hidalgo eta beste askorekin, Bilboko Kafe Antzokian. Gurekin izan da Gaizka Izagirre, aldizkariko zuzendaria, Gaztezuloren orain arteko bideaz eta berrehungarren zenbaki bereziari buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181123_Gaztezulo_200.mp3 Deskargatu […]
Zea Mays talde bilbotarreko Aiora Renteria izan dugu gurekin. Errekaldeko taldeak aurten 20 urte betetzen ditu musika mundua. Ospatzeko modurik onena kontzertuak ematea da. Uda honetan Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan eskaini dituzte kontzertuak Iruñean, Gasteizen eta, nola ez, gurean Bilboko Aste Nagusia. Txosnetan askotan kontzertuak eman badituzte ere oraingo […]