Horixe izan da Patxi Gaztelumendik gaurko “Bide gorritik” atalean jorratu duen gaia. Hiru kazetari esanguratsu eta 600 bat lagun izan ziren Donostiako Kursaalen pasa den larunbatean eta elkarrizketa luzeari erantzun zion Otegik hainbat gai ukituz: egoera politikoa, Bloke bat sortu beharra, estatuaren aurkako borroka politikoa, hauteskundeak, presoak, krisia, Gaza, Obama edo Evo Morales, besteak beste. Patxiren ustez, eta kontuan hartuta ez dela Otegik azken hileotan egiten duen elkarrizketa garrantzitsu bakarra, ezker abertzaleko lidergoa asumitzeko prest dagoela ematen du.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.