Gaurkoan Josuk, 2022an zendutako teoria ekologisten inguruko bi erreferentziazko gizon ekarri dizkigu hizpidera: James Lovelock eta Bruno Latour. James Lovelock 103 urte zituela hil zen, asmatzaile-sortzailea zen, ibilbide akademiko gutxikoa, baina CFC detektagailuaz gain, GAIA teoriaren sortzaileetakoa izateagatik (bere bikotekide Lynn Margulis-ekin batera), Lurra bere burua erregulatzen duen sistema dela dio teoria honek. Beste santu/deabru erreferentziazko bat izan dugu Bruno Latour, soziologo, antropologo eta filosofo frantziarra. Zientzia eta teknika arloen aurrerapenen ikuspuntu antropologikoa zuen eta lurtartasunaren kontzeptuaren defendatzailea izan zen. Bien ekarpenak funtsezkoak izan dira ekologismoarentzat, batez ere Lovelock-Margulis bikotearen Gaia teoria. Hala ere, askok nabarmendu izan dituzte biek euren arrazoibide eta proposamenetan dituzten kontraesanak eta ez zaizkie faltatu zatikako irakurketa interesatuak. Lurra oso konplexua da interpretatzen, aldaera asko daude eta gizakiaren Lurrarekiko harremanak era askotan formulatu dira (esaterako, Lovelock-ek enegia nuklearra defendatu zuen). Latour-ek, berriz, konpromiso ekosoziala jarri zuen, kapitalismoaren noraeza azalduz eta nabarmenduz. Biei, hala ere, eurozentrismoa leporatu izan zaie, eta zientzian gehiegi zentratuta egotea.
Deskargatu hemen.