Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak-kalealdiak, bere 20. edizioa egingo du aurten, Uztailaren 1etik 7ra 80 emanaldi izango ditugu, aurreko edizioan baino %20 gehiago, eta horietako asko Casilda Iturrizar parkean izango dira. Aurtengo edizioan ere parkeak apainketa berezia edukiko du hiriko ekitaldi nagusietakoa izango den jaialdiari ongi etorria emateko. Gainera, aurten sentimenen arabera bereizitako hiru gune izango ditu, jaiarekin, loreekin eta lasaitasunarekin lotutakoak. Bilboko kalealdia Alde Zaharraren inguruko ohiko kokalekuetara ere helduko da.
Deskargatu hemen.