Gaurko saioan pop ukituarekin hasi eta soinu lakar eta azeleratuagoak izango ditugu bukaeran. Torres (Mackenzie Scott) hasteko Three Futures diskotik ateratako bi abestirekin. Disko honek denbora eskaintzea merezi du, zenbat eta gehiago entzun gureago egiten den horietako disko bat da. Jarraian Rafa Rueda Hiri Kristalezkoa diskoarekin. Bilduma biribila egin du Mungiarrak giro desberdinetakoa eta produkzio berezia izan du Jon Agirrezabalagaren eskutik. Insecure Men proiektua entzuteko parada izango dugu hurrengoan, Saul Adamczewski (Fat White Family) eta Ben Romans-Hopcraft (Childhood) dira proiektu honetako partaideak. Arrasatera joango gara honen ostean Anita Parker taldea entzuteko, bertan Ane Martinez, Zango taldean ibilitakoa, Olatz Andueza (Skalariak), Iñaki Bengoa eta Jon Zubiaga Osoron (Gose) aurkituko ditugu soinu dinamikoa eskaintzen duen proiektu honetan. Alemaniatik datorren proiektu bat ondoren, nahiz eta partaide batzuk ingelesak izan, Berlinen sortutako taldea dugu Art Brut. Euren lehenbiziko LPa ekarri dugu saio honetara. Eta bukatzeko Bilboko talde bat, jadanik desagertu dena, eure musika azeleratuarekin: Boogie Punkers.
Deskargatu hemen.