Euskaltegiek urrian hasiko dute 2024-2025 ikasturtea eta euskara ikasteko ikasten hasi edo jarraitzeko matrikulazioa oraindik zabalik dago. Isa Isazelaia izan dugu irratian, Gabriel Aresti Euskaltegiko arduradunetako bat, eta berarekin aritu gara euskaltegiaren eskaintza eta doakotasunari buruz. Isak azaldu du sektoretik egiten duten eskakizun nagusia doakotasuna dela; hau da, dirurik ez aurreratu behar izatea eta euskara ikastea %100 doan izatea. Bestalde, azaldu du Gabriel Aresti euskaltegian 8:00etatik 22:00etara egunero eskaintza zabala dagoela, hainbat intentsitatekoa gainera. Argi adierazi du taldeak osatzen ari direla eta matrikulazioa oraindik zabalik dagoela. Matrikulazioa Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunean ala 944237591 zenbakian.
Deskargatu hemen.