Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo izango dira Bilboko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera

Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo 43. Aste Nagusian pregoilari eta txupinera jardungo diren bi emakumeak dira . Aurten, Aiora Renteria Zea Mays taldeko kantariak irakurriko du pregoia eta Izaskun Pinedok jaurtiko du txupina. Aiora Renteria hautatu du Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak pregoi irrikatua irakurtzeko, datorren abuztuaren 19an Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko. Zea Mays talde bilbotarreko kantaria dugua, aski ezaguna. Musika ibilbide luze bezin oparao izan duena, izan ere esaterako ekinaren 21ean Adarra saria jaso zuten.  25 urte baino gehiago egin ditu agertokietan. Abuztuan bestelako agertoki batean jardungo du Aiora Renteriak Aste Nagusiko pregoilari giza.  Aiorarekin batera, 9 jai-egunetan zehar, Izaskun Pinedo izango da. Bilboko Konpartsek txupinera izendatu dute erizain bilbotar hau, Pinpilinpauxa konpartsako kidea dena gaztetatik. Hain zuzen, harrezkeroztik izan du ametsa Aste Nagusiari hasiera ematen dion txupina jaurtitzea eta txupinera janztea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gatibu, Zetak, Vanesa Martin, Lola Indigo eta Lori Meyers Aste Nagusiko kontzertuetan

ol. Eka 30 , 2023
2023ko Aste Nagusirako lehen kontzertuak aurkeztu ditu Bilboko Udalak. Abandoibarrako eta Europa Parkeko eszenatoki nagusietan Lori Meyers, Gatibu, Vanesa Martin, Lola Indigo eta Zetak arituko dira. Abandoibarrako kontzertuak: Astelehena 21, 23:30ean: Lori Meyers Asteartea 22, 23:30ean: Gatibu Asteazkena 23, 23:30ean: Vanesa Martín Europa Parkeko kontzertuak: Asteazkena 23, 00:00etan: Lola Indigo […]

Honekin lotuak