Txinparta konpartsa feministako Lorea Ureta batu zaigu Bilbo hiria irratira. Mamiki desagertu zen, eta berehala sortu da Txinparta Feminista, ehun bazkide baino gehiagoren babesarekin. Bilboko jaietan konpartsa feminista bat.Feminismoaren alde lan egiteko prest dauden emakumeentzako espazioa da. Nahiz eta txosnarik ez muntatu, hainbat ekintza antolatu dituzte, eta dena ondo baldin badoa datorren urtean jarriko dute txosna.
Luberri Konpartsa hasi berria dugu gurean. Azken urtean agian han eta hemen ikusi dituzue, eta gaurkoan konpartsa ezagutzeko asmoa dugu horregatik gonbidatu ditugu. Sare sozialetan horrela irakurri dezakegu, “Bilboko jai gune desberdinetara zapalkuntzarik gabeko gizartearen aldarria zabaltzeko, hauen antolakuntzan gure alea jar dezagun!” Maren eta Andoni izan dira gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_luberri.mp3 […]