IBAIZABAL: EHGAMek Urrezko hirukia eta trapuzko espartina banatu ditu

Sexu aniztasuna eta askatasuna aldarrikatuko du gaur Euskal herriko eta munduko LGTBI komunitateak, ‘Harrotasunak ez du mugarik’ aldarrikatu du Bizkaiko Ekainaren 28ko koordinakundeak “Europako hiritarrok azken boladan ez dugu harro egoteko moduko arrazoi askorik”. Gerrak, ihesaldiak eta errefuxiatu guneak bizi behar izan dituzte eta dituzte Europara datozenek, eta horietako batzuek gainera, disidentzia sexualaren estigma jasan behar dutela salatu du koordinakundeak. Aurten beraz, Europara etorri diren gay, lesbiana, trans.. izango dituzte gogoan. Gaur arratsaldeko 19:30etan abiatuko da manifestazioa, Bizkaiko ekainaren 28ko koordinakundeak deitua. EHGAMek gaurko egunez beti ematen ditu Urrezko hirukia eta Trapuzko espartina sariak. Hiru aktore Urrezko hirukian, Iker Ortiz de Zarate, Javier Liñera eta Jon Koldo Vazquez, oholtzatik euren lanetik ikusgarritasuna eta gaiaren trataera nabarmendu dute. Trapuzko Espartina, hutsik uztea erabaki da. Imanol Alvarez EHGAMeko kidea eta Jon Koldo Vazquez aktorea izan dira gurea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: EHZ festibala eta Karrika antzerki taldea.

az. Eka 29 , 2016
Urtero bezala, denetariko taldeak izango dira Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko dute 21. jaialdia Lekornen. Musika ardatz badu ere Euskal Herria zuzenean festibala bestelako ezaugarriak dituen jaialdia, Pauline Guelle EHZ-ko bozeramaleak eman digu guztiaren berri. Durangoko Karrika antzerki taldea 18 urte daramatza antzerkian nabigatzen. 20 […]

Honekin lotuak