1987an sortu zuten konpartsa Euskal Herrian Euskarazeko kideek, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo konpartsakideek ere helburu berberei heldu nahi diete, eta euskara hutsean funtzionatzen duen konpartsa baten beharra azpimarratzen dute. Udazkenean konpartsaren izaeraz hausnartzen aritu ziren eta euren nahi indartuta atera da. Bihar egun osoko egitarau antolatu dute.
Donostiako zinemaldian Hannot Mintegiak Markak deituriko dokumentala estreinatu zuen. Gernikako bonbardaketaren inguruko pelikula da. Bonbardaketa sufritutako testigantza jasotzen ditu dokumentalak, utzitako arrastoen, marken inguruan dihardu. Bernardo Atxagaren Markak oinarri hartuta sortutako lana. Markak dokumentalaren musikaz izan dugu mintzagai gaurko saioan. Lan horren ardura Aitor Etxebarriarena izan da. El txef A […]