Gaurkoan, aurreko saioan lez, berriz ere bi mundu elkartu ditugu eta txapelketa + plaza bikoa uztartu.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azkenaurreko kanporaketa izan dugu jomuga; Igorren, seikotea kantuan eta… Oihana Bartra izan zen garaile
Lauroeta auzoa ere bisitatu dugu, Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzaile lanetan, eta kantuan boskote handia:
Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Xa2 Paya, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue
Hiztegia, euskara eta kirola hirukoa uztartu dugu, eta kirol hiztegiak aztertu. KIROLKIDEA aurreneko hiztegiaren bidea aztertu dugu Iñaki Elortza “Txapas” kazetari loriatsuarekin, eta Aritza Bizkarralegorra aparlariak “Aparretan” kirolaren nondik norako handiak ekarri dizkigu: zortziko txiki, zortziko handi, urtzulo… UZEI elkartearen Iker Etxebesteren ahotan hiztegigintzaren gakoak zabaldu ditugu. Era berean, kolaboratzaile […]