Aurreko astean plazaratu ziren datuak, 2022 urtea inoizko urte beroena izan da. Beroa eta lehorra. Horrelakoa izan da 2022. urtea, Euskalmetek eta Aemet Espainiako Metereologia Agentziak ondorioztatu dutenez. Atzo Copernicus Europako Batasunak Lurra behatzeko duen programak datuak plazaratu zituen eta Europako inoizko urterik beroenetan bigarrena izan da 2022a. Klima larrialdia hizpide izan dugu Elisa Sainz de Murieta, EHUko irakasle era BC3 klima Aldaketa ikergaiko ikertzailearekin.
Gaurkoan ez ohiko gaia ekarri digu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Hesteen paralisiaren inguruan mintzatu zaigu. Kirurjia baten ostean gure gorputzan geldialdi teknikoa egiten du eta horrek idorreria eragin dezake, edo minak, baina ez dela larritzekoa azpimarratu digu, izan ere gorputzak berez jartzen du ondoren sistema martxan berriz ere. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230111_oier_hesteen_paralisia_kirurgia_ondoren.mp3 Deskargatu hemen.