Musikaren doinuan gorputzaren mugimenduen bidez komunikatzearen grazia! Dantzaren mundua erpin askotatik aztertu dugu eta hiruko santua ekarri zentralidadera: Oier Araolaza Juan Carlos Etxegoien “Xamar” Askoa Etxebarrieta “La Pulga” Era berean, kolaboratzaile sarea astindu dugu eta ale ederrak ekarri: “Antsonekoa” urduliztar indartsuaren jazoerak ekarri dizkigu Joseba Santxok, EH kirola elkartearen eskutik […]

Bizikletaren gainean egin dugu bidaia, eta mundu urrunak gerturatu. Urtekaria proiektuaren gidari den Jabi Bodegas txirrindularitzaren Wikipedia bizia izan dugu bisitan eta Jabotxa Fernandez lagunak, “Nazioen Tourra” liburuaren aitzakian, identitatea-bizikleta-kazetaritza kontzeptuen azterketa egin du. Ziortza Villa txapeldun handiaren loria ere zabaldu dugu, iraupen luzeko karrerista mundiala baita GURE gorliztarra; Europako […]

Kirol eta Eskirol bikoan, Walking Futbol izeneko egokitzapena aztertu dugu. Oinez (korrikarik gabe) egiten den kirola. Koldo Eskubi Euskal Herriko selekzioaren kidea ekarri dugu uhinetara, eta bere esperientzia kontatu digu. Mundialean egon gara! Mundialak gara! Iratxe Etxebarria fisioterapeutaren kontsulta ere bisitatu dugu eta lesioak ekiditeko bidea hartu: kirola omen botikarik […]

Hiztegia, euskara eta kirola hirukoa uztartu dugu, eta kirol hiztegiak aztertu. KIROLKIDEA aurreneko hiztegiaren bidea aztertu dugu Iñaki Elortza “Txapas” kazetari loriatsuarekin, eta Aritza Bizkarralegorra aparlariak “Aparretan” kirolaren nondik norako handiak ekarri dizkigu: zortziko txiki, zortziko handi, urtzulo… UZEI elkartearen Iker Etxebesteren ahotan hiztegigintzaren gakoak zabaldu ditugu. Era berean, kolaboratzaile […]

Bertsoaren lubakian, Bertsolari Txapelketa nagusiaren final laurdenak aletu ditugu, eta saioetako bertso preziatuenak hedatu (aukeraketa diktatorialean). Finalerdietarako sailkatu direnen ahotsak ezagutu eta puntuazio, prosa zein kantuan gozatu ederra hartu. Unai Iturriaga eta Joseba Santxo izan ditugu prosa bizian, bertso-jarduna eta Ganbara kontuetan. https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221019_potto.mp3 Deskargatu hemen.

Kirolaren lubakia den KIROL ESKIROL saioaren ikasturteko azken kolpea da honakoa. 31. programan karta-jokoan aritu gara, MUSean bereziki. Joseba Santxo lagunak bidalitako berbaldia aitzakia hartuta, MUS karta-jokoari heldu diogu, eta bere barrunbeak azaleratu. Jose Antonio Azpiazu legazpiarra elkarrizketatu dugu, LOS NAIPES EN EUSKAL HERRIA liburuaren egilea eta tertuliara Raul Gartzia […]