Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Lehenengo egunari begira jarri gara eta eguneko bitxikeriak jaso dituzte, efemerideekin batera. Planen artean musika izan dute protagonismoa, Mecano taldea izan dute gogora. Zinemari dagokionez La Hermita filma aurkeztu digute.
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean Euskal Herriko hiriburu nahiz herri ugaritan mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Indarkeria matxistak aurpegi ugari dituela azaldu du mugimenduak. Larunbatean, Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231120_eh_mugimendu_feminista.mp3 Deskargatu hemen.