Lau ordu pasatxo igaroko ditu 22. Korrikak gurean eta, Erandiori lekukoa hartu ostean, eskuz esku eta auzorik auzo ibiliko, harik eta Barakaldoko herritarrei eskualdatzeko ordua iritsi arte. 19:30ak baino lehentxeago Elorrietatik sartu eta gauerdiaren atarian Zorrotzatik aterakoa da. Korrika iritsi aurretik hamaika ekitaldi antolatu dituzte Bilboko auzo askotan. Zazpi Kaleetan lauretatik aurrera hainbat ekitaldi izango dira, korrika txikia ere. Yogurinha Borova sortzailearekin berba egin dugu, izan ere arratsaldean musika jartzen ibiliko da Mujika eskolan.
Deskargatu hemen.