MICE da Miren Narbaizaren bakarkako proiektua, bertan zabaltzen ditu bere lirika eta soinuak. Lautada da bere azken diskoaren izena, baina ez da, inondik ere laua. Oso disko anitza da, tentsioa eta baretasun, erdiz erdi. Hurrengo musikaria Adrian Perez izango da. Donosti Sound deitu zen mugimendu horretan parte hartu zuen Mogollón taldearekin. Gero Mal de Ojo taldea sortu zuen. Ukitu duen guztia interesgarri bilakatu du. Orain, bakarka, Lasai Ederrean disko ederrarekin dator. Istorio apurtuak eta paisaia lausoak. Azken saioetan OGI musikariaren Monologues diskoa ari gara aletzen, estreinako diskoa. Disko biribila iruditzen zait, funk, soul, pop… denetatik pixkat OGIk jartzen dion pertsonalitatearekin. Aurrera doa gure ordua, eta Baionatik ekarri ditugu Orbel taldeko lagunok, post-rock dotore eta iradokigarria ekartzen dute. Oso interesgarria. Txomin Larronde musikariak Txo ezizenez aurkezten du bere musika. Azken diskoa Eklektrikoak du izena eta oso ondo landutako abesti sorta ederra bildu du bertan. Eta bukatzeko Tree River taldearen baikortasuna. Euren Time Being diskotik bi abesti distiratsu aukeratu ditugu.
Deskargatu hemen.