BESTIAK: “Zirriborroak eta gero. Mundu posibleei buruzko istorioak” narrazio bilduma literatur gomendioa

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu.

Durangotik dakargu gomendioa Gaur. Zehazkiago Durangotik Vueltako trenean gaude  aurtengo ustaz hitz egiten.  Bada, gomendatu nahi dugu Consonnik argitaratu duen “zirriborroak eta gero. Mundu posibleei buruzko istorioak” narrazio bilduma. Argitaletxearen lehenengo liburua da euskaraz eta beso zabalik hartzen dugu gure artean.

2018tik aurrera idazleak eta herri mugimenduak elkartu dituen ekimenaren azken emaitza da liburua eta Katixa Agirre, Iban zaldua, Danele Sarriugarte, Uxue Alberdi eta beste idazle askoren ahotsak irakurri ahal ditugu bakoitza bere narrazioarekin, bakoitza bere herri mugimenduarekin.

Animatu beraz, eta etorri hauek eta beste liburu batzuk maileguan hartzera. Fika kaleko berrogeita lauan gaude ostegun eta ostiral arratsaldeetan irekita!

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gau Irekia larunbatean ospatuko da San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako hainbat gunetan

al. Abe 11 , 2023
Auzo Garaietako aberastasun kulturala ospatzeko jardunaldia izango da Gau Irekia, modu kolektiboan eratutako programa batekin, testuinguruko hainbat eragile sozial eta kulturalen parte-hartzearen bitartez sortu dena. Gau Irekia lankidetza eta aldarrikapena sustatu nahi duen jaialdi da, eta tokiko bizitza kulturalaren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi du. Gau Irekia, auzotarrei, artistei, elkarteei eta […]

Honekin lotuak