BESTIAK: “Rote Zora. Hiri-Gerrilla feminista piztiaren bihotzean” liburua literatur gomendioa

Kaixo, Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu.

Gaur Katakrakek argitaratutako “Rote Zora. Hiri-Gerrilla feminista piztiaren bihotzean” liburua gomendatu nahi dizuegu. Rote Zora  1974tik 1995era bitartean alemanian ekintza armatuak egin zituen eta soilik emakumez osatuta zegoen zelula iraultzailea izan zen.

Katakrakek, David Lindemann-ek itzulita, talde iraultzailearen zazpi testu bildu ditu. Eta testuetan feminismotik hitz egiten duen pentsamendu indartsua irakurriko dugu, beti beste borrokekin batera jarduten duena, inperialismoaren aurka borrkatzen dena eta ekintza zuzenerako prest dagoena: jipoiak eman, etxeei su eman, petardoak jarri…

Gurean gainera, Baskale kolektibo euskaldun-alemaniarra aritu da Rote Zorari buruzko dokumental batekin testua aurkezten. Zuen herrietan edo espazio okupatuetan aurkezpenak eta proiekzioak egin nahi badituzue, jarri haiekin harremanetan ziur animatuko direla-eta.

Bitartean, badakizue non gauden. Animatu, eta etorri hau eta beste liburu batzuk maileguan hartzera. Fika kaleko berrogeita lauan gaude ostegun eta ostiral arratsaldeetan irekita!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Gorka Urbizurekin solasean, "Hasiera Bat" disko berriaz

ar. Urt 23 , 2024
Saio berezia izan dugu gaurkoan, izan ere, Gorka Urbizuk bakarkako diskoa kaleratu eta aurkezpen solasaldia izan dugu berarekin batera, jendaurrean, Kafe Antzokian.  Lau urte isilik egon ostean duela astebete sareratu zuen disko berria, “ Disko bat garbatu dut! Maitasun guztia jarri dut 10 doinuotan…. Zabaldu berria plazera baduzue?… Zuzenekoetan elkar […]

Honekin lotuak