Iparraldeko lurrik gabeko artzainak egoera latzean bizi dira eta aurrera egiteko asmoarekin zenbait artistarekin jarri ziren kontaktuan, zer edozer egiteko asmoarekin: orduan jaio zen Okatxu ardi buru beltza. Idei horretatik abiatuta Asisko Urmeneta marrazkilariak, Mattin Irigoien gidoilariak eta Adur Larrea koloristak ia 60 orrialdeko komiki bat sortu dute, ardi adarduna Okabe inguruan jaio denetik hasita. Segida izango al du Okatxuk? Denborak esango du, baina bien bitartean ohiko lekuetan salgai dago komikia.
Honekin lotuak
-
2022/03/18
Saio berezia kultura erdigunean entzungai
-
2013/05/31
INKESTA
-
2012/11/19
ASTE HONETAN, ZER?