Gaur Arriaga Antzokiko foyerrean joko dute Jon Basagurenek eta Libe Kortazarrek, formatu intimo eta hurbilean. Kontzertua aitzakia hartuta, Izaki Gardenak taldeak argitaratu duen azken lanari begira jarri gara: Sitsak. Disko berezia da, hibridoa, lau kanta berrirekin eta urteetan solte geratu diren beste hainbat kanturekin osatua. Iluntasuna, memoria, askatasuna eta bide bazterretan geratutako kantuak dira lan honen ardatzetako batzuk. Horri guztiari buruz hitz egiteko, gurekin izan da Jon Basaguren.
Deskargatu hemen.

