Udalak bihar jarriko du abian aurtengo “Merkataritzako Bilbao bonuak” kanpaina

Asteartean, apirilaren 13an, hasiko da Bilboko Udalak jarritako kanpaina martxan, dendariek izena eman dezaten. Bonuen erosketa eta trukea maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 30an amaituko da. Berrikuntza nabarmenak ditu aurtengo kanpainiak: alde batetik, bonu gehiago jarriko ditu zirkulazioan, eta bestetik, establezimendu mota berriak gehitu dira, hala nola, irudi pertsonaleko zerbitzuak (ile-apainketa, estetika, masajeak), argazkigintza, garbitegiak eta gimnasioak. Bonuak oraingoan 30 eurokoak izango dira (15 euro Udalak, eta beste 15 erosleak jarritakoak) eta www.bonobilbao.eus webgunearen bidez edo Kutxabanken sarrerak saltzeko eta jasotzeko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira. Horrez gain, 65 urtetik gorako pertsonek dendetan bertan erosi ahal izango dituzte bonuak, baliabide digitalak erabiltzen ez dituzten kolektiboengana ere iriste aldera.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #132: La Rekba, Pom Poko, Babeheaven, Altin Gün, Sarah Mary Chadwick, Arlo Parks, Don Inorrez, Kaserna

ar. Api 13 , 2021
Aurreko saioan hasi ginen La Rekba talde donostiarraren EPa entzuten. Gaur euren beste bi abestirekin emango diogu hasiera gaurko orduari. After-punk ilun eta zirraragarria egiten du talde honek. Norvegiatik dator hurrengo taldea, Pom Poko, Japoniako anime filma ezagunaren izena. Rock-a ukitu progresibo batzuekin. Euren azken diskoa Cheater da. Babeheaven da […]

Honekin lotuak